Hosotopostoak basoan esnatu dira, baina bat falta da.
Non ote dabil?
Tximeleta urduri dago, gaur ilargi-jaia delako eta oraindik ez dutelako afaria prestatu.
•••
Idazlea / Escritora / Writer
·· 2022 ··
Ilustrazioa · Album ilustratua
Erosi nahi dut // Quiero Comprarlo:
Badator eguna.
Basoa isil-isilik dago oraindik.
Basoa isil-isilik? Ez…
Haizea kili-kilika dabilkie hostoei.
Firi-Firi dabiltza hostoak Zuhaitzetan.
Eta firi-firi, hainbat hosto pila lurrean.
• • • •
Badator tximeleta ere,
Hegoetatik zintzilik hari koloretxuak.
-Ea ba! Ea ba, lotiok!- esan du, ozen.
Orduan, aharrausi luzea entzun da.
Eta gero beste bat.
Eta hirugarrena.
Laugarrena…
Bizirik ote daude orbel tontorrok?
• • • •
Eta hara non, hosto pilen barrutik,
hostopostoak agertu diren
Nola izara epelen artetik.
-Kaixo! Egin diosal tximeletari Kaxek.
-Egun on!- Esan dio Kexek, purrustaka.
Kix, ordea, begiak igurtzen ari da:
-Zein txalto egin dudan lo balt!
• • • •
Hara eta hona begira dabil Kox:
-Lagunak… – esan die besteei, buruan hazka eginda -. Hemen ez gaude denok gero!
-O! A! Kux falta da!
-Non ote dabil?
-Nora joan ote da?
• • • •
Hostopostoak bila eta bila hasi dira.
-Txori etxean ez dago!
-Perretxikoaren azpian ez dago!
-Pottokaren zintzarrian ez dago!
-Aldiaren hezulaltean ele ez!
Tximeleta ere,
Bosgarrenari deika,
Badoa gora eta gora hegaka.
• • • •
Nola jarraituko du hostopostoen abenturak?
Jakin-minarekin gelditu al zara?
Jarri zaitez Euskararen Etxea-rekin harremanetan eta lortu zure alea!